Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Ez dago edukirik

Informazio gehiago infocom.deusto.es

 

Komunikazioko Gradua prestakuntzako proposamen berri bat da, Deustuko Unibertsitateak komunikatzaileen prestakuntzan izan dituen aurreko esperientzietatik abiatu eta eskakizun akademiko berrietara eta gure unibertsitatearen proiektu estrategiko berrietara egokitzen dena.

Komunikazioko Graduaren proiektuak komunikazioa bere osotasun eta konplexutasunean aztertzen du -ez bakarrik ikuspegi sektorialetik-, eta komunikazioaren arloan bat egiten duten ikuspegi eta metodologia zientifikoak aintzat hartzen saiatzen da. Komunikazioko profesionalak prestatu nahi ditu, inguruko beharrizanetara egokitzeko adina inguru horretan eragiteko aukeraz jabetzeko gai dena, komunikazioko esparru zabaleko lanbide desberdinen bidez.

 
 

 

 

Gainera, Deustuko Unibertsitateak ikasleen goitik beherako prestakuntzarekin duen konpromisoaren barruan (pertsona, profesional, intelektual eta herritar gisa) kokatzen da, gizartean eragin argia duen esparru batean, komunikazioarenean.

 

Zein da Komunikazioko Graduaren helburua?

Komunikazioko Graduaren helburu orokorra komunikazioaren fenomenoa eta laneko sektore hori bere osoan eta konplexutasunean ulertzeko gai diren komunikazioko profesionalak prestatzea da. Ildo horretatik, proposamen orokorra da eta inguruko beharrizanetara egokitua, profesional malguak, Komunikazioaren esparru profesionalean dauden eskarien berri dakitenak prestatzeko.

Funtsezko helburua hauxe da: bere lanbidean, zentzu etiko sakonez eta herritarrekiko konpromisoa gogoan harturik, lanean aritzeko pertsonak eta herritarrak prestatzea.

Graduak nazioarteko bokazio argia du eta Komunikazioko Zientzien esparrua zentzu propioa duen diziplinatzat jotzen da, Gizarte Zientzien adarrera atxikia diziplina arteko izaera duen arren, Gizarte eta Giza Zientzietako esparru desberdinetako eredu teoriko eta metodologikoak aplikatzen baititu.

Nazioarteko bokazioa

Komunikazioko Graduaren proposamenak komunikazioko prestakuntzako erreferenteak eduki ditu kontutan, batez ere nazioartekoak.

Azpimarratzekoa da Educational, Audiovisual & Culture Executive Agency (EACEA) agentzia europarrak Deustuko Unibertsitateak aurkeztu duen proiektua saritu egin duela Komunikazio Zientzietako graduaren garapen kurrikularra Europako beste bost unibertsitaterekin batera: Lovainako Unibertsitatea Belgikakoa, Groningeneko Unibertsitatea Holandakoa, Turkuku Unibertsitatea Finlandiakoa, Lujbianako Unibertsitatea Esloveniakoa eta Boloniako Unibertsitatea Italiakoa. Proiektu hau Europa osoko unibertsitateek aurkeztutako 171ren artean aukeratu dute.

Horrez gain, nazioarteko trukea egiten da fidagarritasun akademiko nabarmena duten eta gure ikasketa planarekin era esanguratsuan bat datozen unibertsitateekin. Gaur egunera arte lankidetza hitzarmenak sinatuta ditugu ondorengo unibertsitate hauekin:

Trukea Erasmus Programaren barruan:

  • Alemania. Phorzheimeko Unibertsitatea
  • Austria. Vienako Unibertsitatea
  • Belgika. Lovainako Unibertsitate Katolikoa
  • Danimarka. Aalborgeko Unibertsitatea
  • Danimarka. Odenseko Unibertsitatea
  • Frantzia. Grenobleko Unibertsitatea
  • Holanda. Groningeneko Unibertsitatea
  • Italia. Boloniako Unibertsitatea
  • Italia. Florentziako Unibertsitatea
  • Erresuma Batua. Swanseako Unibertsitatea

Nazioarteko truke programak:

  • Kanada. Quebec. Lavaleko Unibertsitatea
  • AEB. Kalifornia. Santa Klarako Unibertsitatea
  • AEB. Virginia. Richmondeko Unibertsitatea
  • Mexiko. Guadalajara. ITESO.
  • Mexiko. Monterrey. Monterreyko Teknologikoa
  • Mexiko. Puebla. Unibertsitate Iberoamerikarra
  • Venezuela. Caracas. Andrés Bello Unibertsitatea

Baldintza ekonomikoak

Gradua 1. ordainketa: Tokia gordetzea. 2. ordainketa:
Gainerako ekarpena.
8 ordainketa Guztira (ekarpena + hileroko ordainketa)
Komunikazioa 450 euro 822 euro 636 euro 6.360 euro

 


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta