Jesusen Lagundiak 1886an sortutako Unibertsitatea da, Unibertsitateko Egitasmoan pertsonaren balioa ardatz hartzen duena. Ikasle bakoitza izaki bakar eta errepika ezina da; hori dela eta, gure irakasleek haren trebetasunen eta jarreren garapenik handiena sustatzen dute ikaskuntza eredu autonomo eta esanguratsu baten bitartez. Helburua hauxe da: ikasleak profesional bikainak izatera iristea eta, bereziki, askatasuna, elkartasuna, justizia eta bakea bezalako balioetan hezitako pertsona izatea.
Unibertsitate honetan sinistuta gaude benetan balio duena pertsona dela: gure irakasleak, balio humanista eta kristauak transmititu eta garatzeaz arduratuta daudenak; gure ikasleak, lanerako, harremanetarako eta ardurak hartzeko gaitasun handiak dituztenak.
Deustuko Unibertsitatearen Ikuspenak, 2001eko ekaineko Plan Estrategikoan jasoak, hauxe dio: gure Unibertsitatea bikaintasunaz konpremetituta dagoela balioen garapen koherentean eta hiru hitzetan laburbiltzen den estrategiaren bidez lortu nahi dela:
-
Humanismoa aldatzen ari den gizarte baterako
-
Ikaskuntza autonomoan eta esanguratsuan ardaztutako berrikuntza
-
Malgutasuna erakunde moderno baten kultura gisa.
Zuen laguntza izango dugulakoan gaude, ilusioz beteko etorkizuneko proiektu hau egia bihur dadin, izan ere, inolako zalantzarik gabe, Pertsona da Balioa.