GRADUAK
Matrikula deuseztatzearen ondorio ekonomikoak
Matrikula deuseztatzeko eskaera dagokien matrikula epearen barruan edo hurrengo 10 egunetan aurkezten dutenek ez dute ezer ordaindu behar, eta ordainketarik egin badute itzuli egingo zaie.
Lehen seihilekoko irakasgaiak:
Epe hori igarota, matrikula deuseztatzeko eskaera urriaren 8a baino lehenago egiten dutenek ez dute ordainduko deuseztatutako irakasgaien matrikulari dagokion zenbatekoa. Matrikula deuseztatzeko eskaera urriaren 8 aren ostean eta azaroaren 7a baino lehenago, biak barne, aurkeztuz gero, matrikula zenbatekoaren % 50 ordainduko dute. Horren ostean egindako deuseztapen eskaerek ez dute deskontu ekonomikorik edukiko.
Bigarren seihilekoko irakasgaiak:
Matrikula martxoaren 7a baino lehenago deuseztatzen dutenek ez dute ordainduko deuseztatuko irakasgaien matrikulari dagokion zenbatekoa. Matrikula deuseztatzeko eskaera martxoaren 7 etik apirilaren 7ra bitartean aurkeztuz gero, biak barne, matrikula zenbatekoaren % 50 ordainduko dute. Horren ostean egindako deuseztapen eskaerek ez dute deskontu ekonomikorik edukiko.
Urte osoko irakasgaiak
Matrikula urriaren 8a baino lehenago deuseztatzen dutenek ez dute ordainduko deuseztatutako irakasgaien matrikulari dagokion zenbatekoa.Matrikula deuseztatzeko eskaera urriaren 8aren ostean eta bigarren seihilekoko irakas-epea hasi baino lehenago aurkeztuz gero, matrikularen zenbatekoaren % 50 ordainduko dute. Horren ostean egindako deuseztapen eskaerek ez dute deskontu ekonomikorik edukiko.
Matrikula zabaltzearen ondorio ekonomikoak
Matrikula epea amaitu ondoren, kreditu gehiago matrikulatuz gero, matrikularen ezohiko kudeaketagatiko tasa ordaindu beharko da, hau da, kreditu horien matrikularen zenbateko osoaren % 25.
LIZENTZIATURAK, DIPLOMATURAK, INGENIARITZAK ETA INGENIARITZA TEKNIKOAK
Matrikula deuseztatzearen ondorio ekonomikoak
Matrikula deuseztatzeko eskaera dagokien matrikula epearen barruan edo hurrengo 10 egunetan aurkezten dutenek ez dute ezer ordaindu behar, eta ordainketarik egin badute itzuli egingo zaie.
Lehen seihilekoko irakasgaiak:
Epe hori igarota, matrikula deuseztatzeko eskaera urriaren 8a baino lehenago egiten dutenek ez dituzte ordainduko deuseztatutako irakasgaien matrikularen zenbatekoari dagozkion hileko epeak. Matrikula deuseztatzeko eskaera urriaren 8aren ostean eta azaroaren 7a baino lehenago aurkeztuz gero, biak barne, matrikularen zenbatekoari dagozkion hileko epeen % 50 ordainduko dute. Horren ostean eskatutako deuseztapenek ez dute deskontu ekonomikorik edukiko.
Bigarren seihilekoko irakasgaiak:
Matrikula deuseztatzeko eskaera martxoaren 7a baino lehanago egiten dutenek ez dituzte ordainduko deuseztatutako irakasgaien matrikularen zenbatekoari dagozkion hileko epeak. Matrikula deuseztatzeko eskaera martxoaren 7tik apirilaren 7ra bitartean aurkeztuz gero, biak barne, matrikularen zenbatekoari dagozkion hileko epeen % 50 ordainduko dute. Horren ostean egindako deuseztapen eskaerek ez dute deskontu ekonomikorik edukiko.
Urte osoko irakasgaiak
Matrikula urriaren 8a baino lehenago deuseztatzen dutenek ez dituzte ordainduko deuseztatutako irakasgaien matrikularen zenbatekoari dagozkion hileko epeak.Matrikula deuseztatzeko eskaera urriaren 8aren ostean eta bigarren seihilekoko irakas-epea hasi baino lehenago aurkeztuz gero, matrikularen zenbatekoari dagozkion hileko epeen % 50 ordainduko dute. Horren ostean egindako deuseztapen eskaerek ez dute deskontu ekonomikorik edukiko.