Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



 

Zer da erabiltzaileen prestakuntza?

Unibertsitateko liburutegiak prestakuntza saioak antolatzen ditu Unibertsitateko elkartearentzat, baita Liburutegiko Lagunentzat ere.

Saio horien helburuak bi dira:

  • Liburutegiko zerbitzuak eta informazioko baliabideak ezagutzea eta erabilera zabaltzea.
  • Erabiltzaileen autonomia sustatzea.

 

Zelako saioak eskaintzen dira?

 

  • HARRERAKO SAIOAK

Ikasle berrientzakoak izaten dira, Unibertsitateko ikastegiekin adostutakoak, ikasleak liburutegiko instalazio, zerbitzu eta informazio baliabideetan trebatzeko. Iraupena: ordu bat.

 

  • LIBURUTEGIAK PROGRAMATUTAKO SAIOAK

Urtero antolatzen dira prestakuntza saio batzuk, erabiltzaileak apunta daitezen. Aldian-aldian jakinarazten da programatutako saioen egutegia.

  • Ezagutu Liburutegia: Baliabideak eta Zerbitzuak. Norentzat: harrera saioetan egon ez ziren ikasle berriei eta liburutegiaren erabiltzaile berrientzat. Helburua: baliabideak eta zerbitzuak ezagutaraztea eta erabiltzailea eraikinean eta instalazioetan ibiltzen ohitzea.
  • Refworks: Erreferentzia bibliografikoen administratzailea; bibliografia pertsonala antolatu eta kudeatzeko aukera ematen du. Nori zuzenduak: batik bat, ikertzaileei. Saioen helburua: erabiltzaileari Refworksak erabiltzen irakastea.
  • Océano (e-baliabideak) Norentzat: irakasle, ikertzaile eta azken mailetako ikasleentzat. Liburutegiak dituen baliabide elektronikoak oro har ezagutzeko saioak eta baliabide zehatzak erabiltzen ikasteko saioak eskaintzen dira.

Programatutako prestakuntza saioen programa eta egutegia:

Liburutegiak programatutako saioak eskatzeko inprimakia:

 

  • NEURRIRA PRESTATUTAKO SAIOAK

Batez ere, irakasleek erabiltzaile talde jakinentzat eskatutako prestakuntza saioak dira. Liburutegian dagoen informazio baliabide baten inguruko saioak antolatzen dira edo gai arlo jakin baten inguruko baliabideen ingurukoak.

Neurrira prestatutako saioak eskatzeko inprimakia:


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta