Zer da Mediateka?
Mediateka Liburutegiko atal bat da, ikus-entzunezko funtsak eta liburu euskarria ez duten beste material batzuk dauden tokia.
Liburutegiak erabiltzaileen eskura jarrita du areto bat, Erreferentzia Gelaren ondoan, 19 ordenagailurekin, fondo horiek kontsultatzeko.
Nor sar daiteke Mediatekan?
- DUko txartela dutenak: ikasleak, irakasleak, irakasle ez diren langileak.
- Liburutegiko txartela indarrean dutenak: Liburutegiko Lagunak (ikasle ohiak eta kanpoko ikertzaileak).
Zelan eskuratu Liburutegiko txartela.
Non eskatu behar da kontsultatzeko eta/edo mailegutan hartzeko?
Erreferentzia Gelako mahaian.
Kontsulta
Erabiltzaileak Erreferentzia Gelako mahaian utziko du DUko txartela edo liburutegiko txartela, materiala itzuli arte.
Mailegua
Materiala mailegutan 7 egunez eduki ahal izango da, eta, gehienez, 6 lan mailegatu ahal izango ditu bakoitzean erabiltzaileak.
Itzultzeko epemuga
Kontsultan edo mailegutan hartutako materiala itzultzeko, Erreferentzia Gelako mahaira joan behar da.
Penalizazioak
Itzultzeko epea bete eta lana itzuli ez bada, ezin izango da bestelako materialik mailegutan hartu.
Lanak atzeratuta itzultzeagatik 5 egun naturaleko desgaikuntza egongo da, mailegatutako ale bakoitzeko eta atzeratutako egun bakoitzeko.
Alea galdu edo hondatuz gero, ez da beste mailegurik emango, harik eta lan hori itzuli edo, bestela, prezioa ordaindu arte.