Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



 

Zer da Dozimoteka?

Dozimoteka liburutegiko sail bat da, psikologia eta hezkuntzako testak biltzen dituena, baita libururik ez duten psikologian eta pedagogian esku hartzeko programa batzuk ere.


Nor sar daiteke Dozimotekan?

Deontologia arrazoiengatik, Dozimotekako materialak Psikologia eta Pedagogiako ikasleek eta profesionalek baino ezin ditzakete eskuratu:

  • Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko diplomatura, lizentziatura, gradu eta graduondokoetako ikasleek eta ikasle ohiek.
  • Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasleek.
  • Deustuko Unibertsitatearekin batera lanean diharduten profesionalek.

Non eskatu behar da kontsultatzeko eta/edo mailegutan hartzeko?

Sarrerako mahaian.


Kontsulta eta mailegua

  • Derrigorrezkoa da DUko txartela edo liburutegiko txartela erakustea, Dozimotekako fondoak eskuratzeko.
  • Dozimotekan eskura dagoen materiala eskatzeko, "Testak eta beste material batzuk kontsultatzeko eta/edo mailegutan hartzeko eskaera" bete behar da (klikatu hemen inprimatzeko edo eskatu sarrera nagusiko mahaian).
  • Eskaera betetakoan, sarrera nagusiko mahaira eraman.
  • Erabiltzaileak 2 test eraman ditzake mailegutan, sinatutako eskaera bakoitzeko.
  • 3 laneguneko epean itzuli behar dira maileguak.

Penalizazioak

  • Itzultzeko epea bete eta testa itzuli ez bada, ezin izango da bestelako materialik mailegutan hartu Liburutegian.
  • Testak atzeratuta itzultzeagatik 5 egun naturaleko desgaikuntza egongo da, mailegatutako test bakoitzeko eta atzeratutako egun bakoitzeko.
  • Test alea galdu edo hondatuz gero, ez da beste inolako materialen mailegurik emango, harik eta lan hori itzuli edo, bestela, prezioa ordaindu arte.

Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta