Liburutegiko toki guztiek dute WIFI konexioa.
Konektatzeko, norberak izan behar du haririk gabeko sareetara konektatzeko tresna eskuko ordenagailuan, tabletan edo sakelako telefonoan, eta ziurtatu gaituta dagoela.
Internetera haririk gabeko bi sareren bitartez sartu daiteke:
eduroam
Internetera konektatzeko gomendatzen den haririk gabeko sarea da.
eduroam (education roaming hitzen laburdura) elkarte akademikoarentzat eta ikertzaileentzat garatutako mugikortasun seguruko mundu mailako zerbitzua da. eduroam gailuan konfiguratutakoan, WIFI konexioa izango duzu mundu osoan dauden erakunde askotan.
eduroamera lehenengoz konektatzeko, erabiliko den gailuaren (eskuko ordenagailua, tableta, sakelako telefonoa) sarbidea konfiguratu behar da. Konektatzeko instrukzioak hemen ikusi daitezke: Deustuko Unibertsitateko eduroamen orria.
Gailua konfiguratuta, aurrerantzean "eduroam" sarera sartu ahal izango da, ondoren ageri diren erabiltzaile gakoekin:
- Ikasleak:·
-
- Erabiltzailea: OpenDeusto@opendeusto.es-en erabiltzailea (adibidez: juan.lopez@opendeusto.es).
- Pasahitza: OpenDeustoko kontuaren pasahitza.
- Administrazio eta zerbitzuetako langileak eta irakasleak eta ikertzaileak:
-
- Erabiltzailea: intraneteko erabiltzailea@deusto.es (adibidez: juan.lopez@deusto.es).
- Pasahitza: intraneteko pasahitza.
UDWIFI
Deustuko Unibertsitatearen sare propioa.
Zelan sartu Internetera UDWIFI sarearen bidez:
- Konektatu gailua (eskuko ordenagailua, tableta, sakelako telefonoa) UDWIFI sarera.
- Gailua konektatutakoan, ireki nabigatzailea. Erabiltzailearen gako hauek eskatuko ditu:
-
- Ikasleak:
-
- Erabiltzailea: OpenDeustoko erabiltzailea (adibidez: juan.lopez)
- Pasahitza: OpenDeustoko kontuaren pasahitza.
- Administrazio eta zerbitzuetako langileak eta irakasleak eta ikertzaileak:
-
- Erabiltzailea: intraneteko erabiltzailea (adibidez: juan.lopez)
- Pasahitza: intraneteko pasahitza.