Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



 Zer da eragin faktorea?

Eragin faktorea edo indizea da argitalpen batek literatura zientifikoan duen oihartzuna, izan dituen aipamenen analisitik abiatuta egiten dena.

 

Zertarako balio du eragin faktoreak?

Argitalpenak erkatzeko eta argitalpen jakin baten garrantzi erlatiboa ebaluatzeko tresna bat da, arlo zientifiko batean.

Autoreei balio die eraginik handieneko argitalpenak identifikatzeko, artikuluen argitalpena erabakitzeko eta artikuluak argitaratu dituzten argitalpenen statusa berresteko.

Irakasleek, ikertzaileek eta ikasleek ikus dezakete non aurkitu informazio garrantzitsua euren espezializazio arloan.

Liburutegien kasuan, bildumetan argitalpenak sartzeko edo baztertzeko tresna gisa balio die.

 

Zelan kalkulatzen da eragin faktorea?

Eragin faktorea zera litzateke: argitalpen bateko artikuluek izan duten aipamen kopurua zati bertan argitaratutako artikulu kopurua. Gehien erabiltzen den formula honako hau da:

Aurreko bi urteetan argitaratutako artikuluek urte jakin batean izan duten aipamen kopurua zati aurreko bi urte horietan argitaratutako artikulu kopurua. Esate baterako:

2008ko eragin faktorea = 2006an eta 2007an argitaratutako artikuluek 2008an izan duten aipamen kopurua zati 2006-2007 tartean argitaratutako artikulu kopurua.

 

Non bilatzen da eragin faktorea?

Journal Citation Reports:

Funtsezko tresna da argitalpen baten eragin faktorea kontsultatzeko orduan. Urtero kalkulatzen du Informazio Zientifikorako Institutuak (ISI edo Institute for Scientific Information), jarraipena egiten zaien argitalpenen kasuan.

Bi edizio daude:

  • JCR Science Edition (Zientzien arloko aldizkariak).
  • JCR Social Science Edition (Gizarte Zientzietako gaien inguruko aldizkariak).

Journal Citation Reports eskuliburua


Analisirako beste baliabide batzuk:

Journal Citation Reports-ek eskaintzen dituen datuak herrialde anglosaxoietakoak eta ingelesezko argitalpenei buruzkoak direnez, batik bat, antzeko baliabideak sortu dira ISIk aztertzen ez dituen argitalpenen eragin faktorea eta aipuen indizeak neurtzeko.

 


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta